Gizartea -

Donostia

Bi urteko zigorra jarri diote gizon bati emaztea azpiratzea leporatuta

Ebazpenean agertzen denez, gizonak tratu txarrak egiten zizkion "emaztea bere mende eta kontrolpean edukitzeko asmoz".

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bati bi urteko espetxe-zigorra ezarri diote emazteari tratu txarrak emateagatik, "bere mende eta kontrolpean" edukitzeko asmoz.

Ebazpenean agertzen denez, 2011n hasi ziren tratu txarrak, "indarkeria ohiko" bihurtu omen zen, eta emazteari "irainak, bultzakadak, oihuak eta aurpegian txistua botatzen" hasi zenean.

Auzipetuak emaztearen harremanak ere kontrolatzen zituen hura etxetik ateratzen zenean, "etengabe telefonoz deitzen", eta eztabaidatzen zutenean "etxeko altzariak" puskatzen zituen, baita hiru urteko alabaren aurrean ere.

Era berean, auzipetuak eztabaidetan "puta, hutsaren hurrena zara, nirea zara, ez duzu ezertarako balio, lodia" eta bestelako batzuk esaten zizkion emakumeari.

"Ez bazaude nirekin, ez zara inorekin egongo", "beste batekin ikusten bazaitut hil egingo zaitut" eta "Ertzaintzari deitzen badiozu espetxera joango naiz, baina atera eta hil egingo zaitut", dira emazteari egindako beste mehatxuetako batzuk.

2014ko ekainaren 3an emazteak harremana amaitzeko asmoa helarazi zion gizonari, eta horrek irainka eta "oldarkor" erantzun omen zion.

Egun bat geroago, emakumea babesteko agindua eman zuten.

 

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Gaurko azken orduko albistea