Gizartea -
Leitzarango autobia
Furgoneta bat txikituta geratu da Larraunen, behor bat jota
Talkak ibilgailua txikitu du, baina furgonetako bidaiariak onik atera dira. Ezbeharra gertatu baino minutu batzuk lehenago animaliak errepidean zeudela jakinarazi diote Foruzaingoari.
E. Lotina | eitb.eus
Frantziako matrikula zuen furgoneta batek behor baten kontra talka egin du bart Leitzarango autobian (A-15), Nafarroako Gobernuak agiri batean jakitera eman duenez. Ezbeharra 02:00ak aldera gertatu da Larraunen. Animalia errepidean zegoen.
Talkaren ondorioz, ibilgailuak kalte handiak izan ditu aurrealdean. Hala ere, bidaiariak onik atera dira istriputik.
Furgonetako bidaiariek abisua eman dute berehala, eta Foruzaingoa bertaratu da ikerbidea hasteko.
Gainera, animaliaren jabearekin harremanetan jartzea lortu dute. Hala, behorraren jabea bertaratu da animaliaz eta erantzukizun zibileko tramiteez arduratzeko.
Ezbeharra gertatu baino minutu batzuk lehenago animaliak errepidean zeudela jakinarazi diote Foruzaingoari.