Gizartea -
Doktore-tesia
Baliteke 2233an Bilbo ur azpian geratzea
Bilboko metropoli barrutiko muturreko eurien maiztasuna eta intentsitatea ikertu ostean, 1983ko uholdeak "250 urtetan behin" errepika litezkeela ondorioztatu du fisikari bizkaitar batek.
Erredakzioa
1983ko abuztuan euria barra-barra egin zuenez, Bilbo ur azpian geratu zen. Orain arte, uholdeak 500 urtero jazo litezkeela uste bazen ere, "batez beste 250 urtero" izan daitezke, Alejandro Fernandez Fisikan lizentziadunak eta Fisika Ingeniaritzan doktoreak bere doktore-tesian argitaratu duenez.
Barakaldoko fisikariak Bilbo metropoli barrutiko muturreko eurien maiztasuna "zelan iragarri" ikertu du, horrenbestez, Bilbo inguruetako eurien intentsitatea urterik urte % 95eko fidagarritasunarekin aztertu du.
''Downscaling'' edo eskalaren txikitzea deritzan teknika erabili du Fernandezek. Gauzak horrela, "Europa zein mundu mailako iragarpenak egiteko behar diren datu erabilgarriak lortzeko zenbait metodo uztartu ditu, eta eskala hori Bilboko neurrietara egokitu hartu murriztu du".
Fernandezen hitzetan, "proposatutako ereduak Bilbo Handiko ur saneamendu-sarea hobetuko luke"; dena den, "kudeaketa automatikoa lortzeko, eredua garatu behar da", horretarako, "datu gehiago izan behar dira; esaterako, plubiometria datuak".