Gizartea -

Indarkeria matxista

8 urteko espetxe zigorra, Tuteran adingabe bat bortxatzeagatik

Neskari larrialdiko ebakuntza egin behar izan zioten, hala egin ezean haren bizia arriskuan egon zitekeelako.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogeita bi urteko gizonezko bati zortzi urteko espetxe zigorra ezarri diote, Tuteran (Nafarroa) emakume adingabe bat bortxatzeagatik.

Hain zuzen ere, 4 urte eta 6 hilabeteko zigorra ezarri diote sexu abusua egiteagatik, eta 3 urte eta erdikoa lesioak eragiteagatik.

Erasotzailea edana egon izana aringarri gisa kontuan hartu du epaileak, baina erasoa azpikeriaz egin izana larrigarritzat aipatu du.

Bortxatzaileak 50.622,68 euroko kalte-ordainak eman beharko dizkio biktimari, eta ezin izango da harengana hurbildu 10 urtean.

Sexu erasoa 2013ko urtarrilaren 22an jazo zen, 20:30ean. Ordu horretan, biktima edanda zegoela aprobetxatu zuen erasotzaileak, babes gabeko leku batera eraman, eta bortxaketa egiteko.

Neskari larrialdiko ebakuntza egin behar izan zioten, hala egin ezean haren bizia arriskuan egon zitekeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Albisteak Nafarroa Gaurko azken ordukoa