Gizartea -

Enterobirusa

Enterobirus batek 40 umeri erasan die Katalunian

Kataluniako Generalitateko Osasun Sailak enterobirus batek eragindako gaitz neurologiko larriak atzeman ditu 6 urtetik beherako haur txikien artean.

Enterobirusengatiko infekzioak ohikoak dira sasio honetan. EiTBren artxiboko argazkia.
Enterobirusengatiko infekzioak ohikoak dira sasio honetan. EiTBren artxiboko argazkia.

agentziak | errdakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Generalitateko Osasun Sailak enterobirus batek eragindako gaixotasun neurologiko larriak atzeman ditu 6 urtetik beherako 40 haur txikien artean.

Antoni Comin Osasun sailburuak gaur azaldu duenez, "gaixo gehienek onera egin dute, oraindik aztertzen ari diren bi umek izan ezik".

Lehenengo kasuak otsailean detektatu baziren ere, apirilaren bukaera eta maiatzaren hasierara arte ez dira areagotu kasuak. Horren ondorioz, Generalitateko Osasun Sailak protokolo berezia jarri du martxan.

Enterobirusak ohikoak dira urteko sasoi honetan, baina "oraingoan asaldura neurologikoak eragin dituzten kasu larriagoak izan dira".

Egoera horren aurrean, ohiko garbitasun neurriak (eskuak xaboiarekin eta urarekin garbitzea) kontuan izateko eskatu du Osasun Sailak. Hala ere, umea logale bada, goibel badago, eta dardara edo sukarra badu, pediatrarenera eramateko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak