Gizartea -
Osoko bilkura
Nafarroako Etxebizitza Eskubidearen Legea onartu dute Parlamentuan
UPNk, PSNk eta CDNk alde bozkatu dute eta NaBaik eta NEBk abstentzioa eman dute.
Erredakzioa
Nafarroako Parlamentuko osokoak onartu egin du Etxebizitza Eskubidearen Foru Legea, UPNren, PSNren eta CDNren babesarekin, eta NaBairen eta NEBren abstentzioarekin.
Esleipenerako baremo bakarra eta babes ofizialeko etxebizitza eskatzen dutenen errolda bakarra ezarriko du lege berriak.
Eskaria egiten dutenen errolda bakarrarekin deialdi publikoak ordezkatuko dituzte, eta esleipenak data jakin batzuetan egingo dituzte.
Lege berriaren defendatzaileek azpimarratu dute alokairua, eraikinak birgaitzea, kolektibo jakin batzuekiko arreta berezia, lokalen desjabetzea eta garajeen desjabetzea bultzatuko dela, baina bereziki Iruñerrian eraikiko diren etxebizitzen % 70 babes ofizialekoak izan beharko direla.
Legearen kontra azaldu direnek, ordea, etxebizitza lege on bat egiteko aukera galdu dutela salatu dute.