Gizartea -
LANEKO NAGUSIA ERASOTZEAGATIK
Atxilotu bat Donostian, bere laneko nagusia erasotzeagatik
46 urteko gizona, laneko nagusiari guraize batekin mehatxu egiteagatik eta, jotzeagatik atxilotu dute. Nagusia ospitale batera eraman behar izan dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen bart, bere laneko nagusia guraize batekin mehatxatu eta jotzeagatik. Tailerreko nagusia ospitale batera eraman behar izan dute, erasotzaileak eragin zizkion zauriengatik. .
Gertatutakoaren lekuko batek deitu zuen ostegun arratsaldean Donostiako ertzain-etxera, gizon bat burutik odoletan zegoela esanez. Ertzainak jarraian joan ziren biktimaren tailerrera eta hantxe aurkitu zuten bai biktima eta, bai erasotzailea. Ertzaintzaren arabera, erasotzaileak guraize bat hartu eta mehatxu egin zion biktimari, ondoren tailerreko eskaileretatik bultzatu zion.
Anbulantzia bertaratu zen unean, biktima ospitalera eraman behar zuten gorputz guztian zituen zauriengatik. Ertzaintzak orduan, erasotzailea atxilotu zuen. Une honetan epailearen esku dago.