Gizartea -
Gertaera
Animalientzako kamioi bat lapurtu eta irauli ostean atxilotu dute
Atxilotua alkoholaren edo drogen eraginpean zegoen eta ihes egin zuen Ertzaintza identifikatzen saiatu zenean.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak 30 urteko gizonezko gizonezko bat atxilotu du, lapurtu zuen animalientzako kamioi bat ausarkeriaz eta mozkortuta gidatzeagatik. Gueñesko errepidean irauli egin zuen eta atxilotzeari indarrez eutsi zion.
BI-633 errepidean izan zen gertaera, "Kadagua igarobidea" delakoan hain zuzen ere. Bertan gidatzen ari zirenek Ertaintzara deitu zuten, kamioi bat modu irregularrean eta arriskutsuan gidatzen ari zela esanez. Kamioi horrek animaliak zituen barruan eta Kastrexana inguruan zegoen, Balmasedara bidean.
Handik gutxira, ibilgailu astuna gelditu behar izan zen, istripu bat baitzegoen Arbuio tunelaren inguruan. Orduan, Ertzaintza kamioilariarengana joan zen, Segurtasun sailak agiri batean jakinarazi duenez.
Gidaria identifikatzen saiatu ziren eta alkoholaren edo drogen eraginpean zegoela konprobatu zuten. Halere, gidariak alde egin zuen, Balmasedara bidean. Ertzainek gelditzeko eskatu zioten behin eta berriz, baina gidaria ausarkeriaz aritu zen, bere eta errepidean zeuden gainontzekoen segurtasuna ezbaian jarriz.
Ihesaldia ekiditen saiatu ziren hainbat gidari, baina kamioiak Gueñesko Artxube irteera hartu zuen. Abiadura bizia zuenez, irauli egin zen errepidearen gainean.
Agenteengatik ihes egiten saiatu zen eta "lurraren aurka jo zuen", agiriaren arabera. Gizonezkoak aurrekariak ditu eta ertzainei oldartu zitzaien. Azkenik, indarrez atxilotu behar izan zuten.
Gero, Gurutzetako ospitalera eraman zuten, zauriak baitzituen.
Kamioian zeuden bi animaliek ez dute zauririk izan, irauli ziren arren.