Gizartea -
Ikerkuntza
EHUren ikerkuntza lanak, aldakorrak baina aintzat hartutakoak
EHUko errektoreak ikerketa maparen aurkeztu du. Zientzia teknikoen ikerketa lanen ekoizpena bikaina da. Bestalde, Artearen eta Gizarte Zientzien inguruan egiten diren lan kopurua txikiagoa da.
Erredakzioa
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) ikerlariek ezagutza zientifiko handia sortzen dute, lan hori alor edo kategoriaren arabera modu desberdinetan egiten badute ere.
Hori izan da Iñaki Goirizelaia, EHUko errektoreak ikerketa maparen aurkezpenean azpimarratu duen ondorioa. Izan ere, Joan Salles Garapen Zientifiko eta Teknologikoko errektore ordearekin batera, 2003-2008 urteen bitartean EHUn egindako ikerketa lanen gainean egindako balorazioaren emaitzak aurkeztu ditu Goirizelaiak.
Balorazio horren arabera, zientzia teknikoetan (Fisika, Kimika, Biomedikuntza, Matematika edo materialen portaera aztertzen dituzten zientzietan) egiten diren ikerketa lanen ekoizpena bikaina da. Bestalde, Artean eta Humanitate eta Gizarte Zientzietan egiten diren lan kopurua txikia izaten jarraitzen du.
Txostenaren arabera, 2003an 935 dokumentu zientifiko idatzi ziren EHUn, eta, 2008an, ordea, 1.409 ikerketa-lan egin ziren.
Ikerketa maparen arabera, Espainiako 45 unibertsitatean artean, Euskal Herriko Unibertsitateak hamaikagarren postua du ikerketa lanak egiterako orduan.