Gizartea -
Trafiko-istripua
Lau gazte zauritu dira Leioan autoa errepidetik aterata
Gazteetako bat ibilgailutik atera behar izan dute suhiltzaileek, bertan harrapatuta geratu baita. Gidariak positibo eman du alkohol proban.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lau lagun zauritu dira Leioan euren ibilgailua errepidetik atera ostean, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Ezbeharra BI-637 errepidean jazo da, Leioa parean, Sopelako noranzkoan, igande honetako 06:50ak aldera.
Lau bidaiariak zauritu dira, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte. Horietako batek autotik atera behar izan dute suhiltzaileek, bertan harrapatuta geratu baita. 21 eta 23 urte arteko bi gizonezko eta bi emakumezko dira zaurituak.
Gidariak positibo eman du alkohol proban, 0,68 miligramo (legeak baimentzen duen gehienezko tasa 0,25 miligramo dira).