Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Bikotekideari ustez erasotzeagatik atxilotuta, Muskizen
Ertzaintzak 35 urteko gizon bat atxilotu du biktima aurpegian jo eta lurrera bota ostean ostikoak emateagatik. Gertakaria biek lan egiten duten saltokian izan da.
Erredakzioa
Ertzaintzako agenteek 35 urteko gizon bat atxilotu egin dute, larunbatean, genero indarkeria delitu bat leporatuta, ustez, bere emaztea jotzeagatik.
Gertakaria biek lan egiten duten saltokian izan da. Herritar batek Poliziari deitu eta eraso bat salatu du denda horretan.
Agenteak lokalera hurbildu dira eta pertsiana itxita zuela ikusi dute. Barruan zenbait lagunen oihuak entzun dituzte eta dendara sartu dira.
Barruan emakume bat negarrez aurkitu dute , salmahaiaren izkina batean. Emakumeak jakinarazi die senarrak eraso egin diola; lehenbizi, aurpegian jo duela, eta, ondoren, lurrera bota ostean, zapaldu duela eta hainbat ostikada dizkiola.
Gertatutakoa baieztatu ostean, agenteek gizonezkoa atxilotu egin zuten, genero indarkeriaren ustezko delitu bat egotzita.