Gizartea -

Zigor baimenarekin

Auto bat lapurtu, polizia bat zapaltzen saiatu eta ihesari eman dio

Atxilotuetako bat kartzelan egonda dago eta besteak autoaren gidaria, gau osoa zehar jaia egin ostean, ordu batzuk arinago ezagutu duela adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta Andoaingo Poliziak gizon bat atxilotu dute zigor baimena hausteagatik eta agente bat zapaltzen saiatu izanagatikIruñean lapurtu berria zuen furgoneta berarekin.

Eusko Jaurlaritzak aditzera eman duenez, Ertzaintza jakinaren gainean jarri zuen atzo, zapatua, 31 urteko gizonezkoa ez zela Nanclares de Oca esparru-penitentzialera itzuli, bere azken baimenaz gozatu ostean.

Gizona lapurtutako furgoneta gidatzen zebilela auto-ilara batean lotu eta ertzainek autoa gelditzeko agindua eman diote. Baina gidariak ertzainen esanei entzungor egin eta azelerazio mugimendua burutu du. Ondorioz, aurrean zegoen ertzainak autoa euskarri gisa hartu eta salto egin behar izan du zapaldua izatea ekiditeko.

Jarraian, indibiduo biak oinez saiatu dira ihes egiten baina azkenean harrapatu egin dituzte. Atxilotuetako bat kartzelan egon izan da aurrerago ere. Besteak, aldiz, gau osoan zehar jaia egin ostean, atxilotua ordu batzuk arinago ezagutu duela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea