Itxi

Gizartea

GARRAIO PUBLIKOA

Bat, Barik eta Mugi, Euskotrenen sare nagusian erabilgarri

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gaurtik, Euskotrenen zerbitzu nagusian (Bilbo-Donostia-Hendaia eta Amorebieta-Bermeo) Bat, Barik eta Mugi txarteletako edozein erabili dezakete bidaiariek.

Bat (Araba), Barik (Bizkaia) eta Mugi (Gipuzkoa) "txartelen elkarreragingarritasuna" abiarazi dute gaur Eusko Jaurlaritzak eta Euskotrenek. Hala, Bilbo-Donostia-Hendaia tren-zerbitzuan eta Amorebieta-Bermeo adarrean txartel horietako edozein erabili ahalko dute bidaiariek.

"Gaurtik aurrera, hiru txarteletako edozein erabili ahal izango da Euskotrenen zerbitzu nagusian; beraz, bete egin dugu gure helburua, alegia, aurtengo lehen seihilekoan zehar abiaraztea elkarreragingarriasuna", adierazi du Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak.

Txartel bakarra ezartzea Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritzaren lehentasunetako bat izan da. "Eusko Jaurlaritzak 'MasterPlana' egin zuen, garraioaren kasuistika eta bideak jasotzeko. Hortik aurrera, Ingurumen eta Lurralde Politika sailak bere erantzukizunpeko garraioetan zabaldu du elkarreragingarritasun hori, hala nola, Euskotrenen", azaldu du Oregik. Lanean jarraituko dutela gaineratu du, beste garraiobide batzuk ere planera batzeko.

Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuorderekin eta Imanol Lezea Euskotreneko zuzendariarekin batera agertu da Oregi hedabideen aurrean, Gasteizen.

asteizen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena