Gizartea -

Poliziaren jazarpena

Gidari mozkor bat jazarri eta atxilotu dute Gasteizen

52 urteko gizona atxilotu du Ertzaintzak. Adurza kalean harrapatu dute, bere ibilgailuarekin auto baten aurka talka egin ondoren.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 52 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen, mozkor harrapatu eta Poliziaren jazarpen baten ondoren, hiriko kaleetan barna.

Udaltzaingoak agiri batean jakitera eman duenez, gertakariak 00:15 aldera jazo dira. Auto bat Errioxa kaletik Manuel Iradier kalera abiadura handian sartzen ikusi du Ertzaintzaren patruila batek.

Lehentasuna errespetatu gabe Manuel Iradier kalean sartu da gidaria, eta ertzainek galgatu behar izan dute, talka saihesteko.

Poliziak zirela esan eta gelditzeko eskatu diote ertzainek gidariari, baina gizonak ez du jaramonik egin eta jazarpena hasi da hiriko kaleetan. Gizonak trafiko arauak urratu ditu eta bide segurtasuna arriskuan jarri du.

Azkenik, Adurza kalean harrapatu dute, bere ibilgailuarekin auto baten kontra talka egin ondoren.

Alkoholemia-proba

Udaltzaingoaren argiketa taldeari abisua eman dio Ertzaintzak. Ausarkeriaz gidatzeagatik ikerbidea hasi eta alkoholemia-proba egin diote.

Proba egin eta susmoak baieztatu dituzte; izan ere, 0.44-0.42 miligramo alkohol aire litro bakoitzeko eman ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa