Gizartea -
SOS Arrazakeria
Pintada arrazistak agertu dira Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Zapatari kaleko eraikinaren fatxadan agertu zen atzo pintada. "Lapurrak eta mairuak kanpora" idatzi zuten bertan.
agentziak | erredakzioa
Arabako SOS Arrazakeria taldeak Gasteizko Alde Zaharreko eraikin batean agertutako pintada arrazistak salatu ditu gaur.
Zapatari kaleko 69. zenbakiko eraikinaren fatxadan agertu zen atzo pintada. "Lapurrak eta mairuak kanpora" idatzi zuten bertan. Gasteizko garbiketa zerbitzuek gaur garbitu dute pintada.
Javier Maroto PPko alkate ohiak etorkinek jasotzen dituzten laguntza sozialen inguruan esandakoek "piztutako sutearen txingarrak ez dira oraindik erabat itzali", esan du Arabako SOS Arrazakeriak, prentsa-ohar bidez.
Azaroan, elkarte afroamerikar baten aurkako pintada xenofoboak agertu ziren Gasteizen. "Zerriak. Mairurik ez" idatzi zuten orduan.