Gizartea -

EBAZPENA

Absolbitu egin dituzte Quintanak begia galtzeaz akusatutako bi mossoak

Bartzelonako Auzitegiaren arabera, ez dago frogatuta akusatutako bi mossoak izan zirenik gomazko pilotak jaurti zituztenak.

2012ko azaroan galdu zuen ezkerreko begia Esther Quintanak.
''Ez dago justiziarik'' dio begia galdu zuen Eter Quintanak

0:58

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esther Quintanak, 2012ko azaroan, begi bat galdu izana leporatuta, auzipetutako bi esquadra mossoak absolbitu egin ditu Bartzelonako Auzitegiak. Ebazpenaren arabera, ez dago frogatuta akusatutako bi agenteak izan zirenik Quintanari gomazko pilotak jaurti zizkiotenak.

Laia Serra Quintanaren abokatuak eman die kazetariei ebazpenaren berri, epaileak aldeei jakinarazi eta berehala.

2012ko azaroaren 14an, manifestazio baten amaieran, galdu zuen ezkerreko begia Quintanak, pilotakada bat jasota. Horren errudun zirelakoan, Esquadra Mossoetako bi agente eseri ziren auzipetuen aulkian, joan den apirilaren 11n hasitako epaiketan. Epaileak errugabe jo ditu.

Fiskaltzak bina urteko espetxe-zigorra eta launa urteko inhabilitazioa eskatu zuen. Quintanaren  abokatuak, berriz, bederatzina urteko kartzela-zigorra.

"Frustrazioa"

Albistea jakin orduko, ebazpenak "frustrazioa" eragin diola aitortu du hedabideen aurrean Quintanak. Salatu duenez, gertakariak ez dira behar bezala ikertu eta mossoak babestu ditu Barne Ministerioak prozesu osoan zehar; probak ezkutatu eta kasuaren inguruko bertsioa behin eta berriz aldatu izana egotzi dio Ministerioari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa