Gizartea -
Ahozko epaiketa egitea nahi du
Fiskaltzak hiru urte eta erdiko zigorra eskatu du Pantojarentzat
Gainera, Ministerio Publikoak 3,7 milioi euroko isuna ere eskatu du. Dirua zuritzea egotzi diote abeslariari.
Erredakzioa
Fiskaltzak hiru urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du Isabel Pantoja abeslariarentzat, diru zuritze delitu etengabea egitea egotzita. Prozesuan Julian Muñoz senar ohia eta Maite Zaldivar haren emazte ohia ere daude auzipetuta.
Ministerio Publikoak gaur aurkeztu du akusazio idatzia Marbellako (Andaluzia) Epaitegian, eta horretan, gainera, ahozko epaiketa hastea, hiru urte eta erdiz gaitasungabetzea eta 3,7 milioi euroko isuna ordaintzea ere eskatu du.
Isabel Pantoja 2007ko maiatzean atxilotu zuten, eta 90.000 euroko bermea ordaindu zuen kartzela saihesteko. Ondoren, baina, itzuli egin zioten dirua.