Gizartea -

Brusela

Gautena Gipuzkoako autismo elkartea, Europako Herritar Saria

Proactiva open arms elkartearekin eta ONCE erakundearekin saria partekatuko du Gautenak. Proactiva open armsek errefuxiatuak itsasoan erreskatatzen ditu.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autismoa duten pertsonak eta haien familiak Gipuzkoan artatzen dituen Gautena elkarteari Europako Herritar Saria ematea erabaki zuen asteazkenean Europako Parlamentuak, Bruselan.

Izaskun Bilbao Barandika euskal eurodiputatuak hautagaitza aurkeztu zuen. Proactiva open arms elkartearekin eta Itsuen Erakunde Nazionalarekin (ONCE) saria partekatuko du Gautenak. Proactiva open armsek errefuxiatuak itsasoan erreskatatzen ditu.

Saria 2008tik banatzen du Europako Parlamentuak. “Balio europarren aldeko borroka, herritarren eta Estatu kideen arteko integrazioa bultzatu edo lankidetza errazten duten erakundeak” saritzen ditu, “Oinarrizko Eskubideen EBko Gutunaren balioak egunero sustatzen dituztelako”.

Guztira, 28 estatu kideetako 50 erakunde saritzen ditu urtero. Sari banaketa urriaren 12 eta 13an izango da Europako Parlamentuan, Bruselan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Dibertsitate funtzionala