Gizartea -

2013rako

Justiziako langileen lan-baldintzak, gainerako funtzionarioen pare

Akordioa gaur goizean sinatu dute Idoia Mendia Justizia sailburuak eta CC. OO., ELA, CSI/CSIF, LAB eta UGT sindikatuetako ordezkariek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta bost sindikatuk akordioa sinatu dute gaur EAEko Justizia Administrazioko langileen lan baldintzak EAEko Administrazio Orokorreko langileenekin parekatzeko.

Bulego Judizial eta Fiskal berriaren ezarpen prozesuari lotutako erabakia da eta Justizia alorreko langileen eginbeharrak egokitu beharko dituzte. Hori horrela, zerbitzu judizialen ordutegia arratsaldera zabalduko dute, besteak beste.

Akordioa gaur goizean sinatu dute Gasteizen Idoia Mendia Justizia sailburuak eta CC. OO., ELA, CSI/CSIF, LAB eta UGT sindikatuetako ordezkariek.

Justizia Administrazioko funtzionarioen eta Administrazio Orokorrekoen parekatze prozesua 2013an amaituko da, 5,7 milioi euroko inbertsioa egin ondoren.

Sailburuarentzat akordioa "historikoa" izan da, eta elkarrizketari esker lortu dutela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea