Gizartea -

PORTUGAL

Garuneko heriotza duen emakume bat erditu da, Lisboan

32 asteko zegoen haurdun, eta atzo jaio zen umea, zesarea bidez, 2,350 kiloko pisuarekin. Otsailaren 20tik dago ama garun-heriotza egoeran, buruko odoljario bat izan eta gero.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 astez gaur heriotza egoeran dagoen emakume bat erditu da Lisboan (Portugal), zesarea bidez.

Herrialde horretako hedabideek zabaldu dutenez, atzo jaio zen umea, Lisboako ospitale batean; emakumea 32 asteko zegoen haurdun, eta umeak 2,350 kilo pisatu zituen.

37 urteko emakumeak buruko odoljarioa izan zuen joan den otsailaren 20an, eta ordutik garun heriotza egoeran dago.

Familiak hala eskatuta, eta Portugaleko Osasun departamenduko Etika Batzordearen onespenarekin, haurdunaldia ez etetea erabaki zuten, odoljarioa izan zuenean. Haurdunaldiaren 32. asterako programatu zuten erditzea, zesarea bidez.

Haurra onik dago, jaioberrien zaintza berezien unitatean. Luis Graça Portugalgo osasun adituak TSF irrati-katean esan  duenez, "guztiz ohiz kanpokoa" da garun-heriotzan dagoen emakume batek haurdunaldiari hainbeste denboran eustea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Zientzia