Gizartea -

Zirkulazio-istripuak

2015ean istripuen % 54 abiadura eta deskuiduengatik gertatu ziren EAEn

Abiadura ezegokia edo deskuiduak izan ziren iaz, EAEn, zirkulazio-istripu erdia baino gehiagoren eragileak, Segurtasun Sailaren arebera.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiadura ezegokia edo deskuiduak eragin zituzten iaz, EAEn, zirkulazio-istripuen % 54, gainerako istripuak kanpo eragileek eta ezustekoek eragindakoei dagokie, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak gaur jakinarazi duenez.

2015ean, Ertzaintzak 8.800 atestatu gauzatu zituen trafiko-istripuen harira; horietatik, 3.159 biktimak edo kalte handiak eragin zituzten, eta 2.500 kalte materialak baino ez zituzten sortu.

Gainera, Beltran de Herediak "kezkatzekoa" den beste datu bat eman du, zirkulazio-istripu horiek guztietatik % 36k bide-segurtasunaren aurkako delitua ekarri zuten.

Sailburuak azaldu duenez, lau dira Segurtasun Sailaren oinarriak: istripuak aurreikusi, horiek ikertu, biktimak sorotsi eta artatu. Lau oinarri horiek 2015-2020 Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako eta Iraunkorrerako Plan estrategikoaren barne daudela esan du sailburuak.

Plan horrek "helburu zehatza" dauka 2020. urtera begira: EAEko errepideetako istripuen kopurua are gehiago murrizten jarraitzea, eta hildakoak 33 azpitik gelditzea.

Helburu hori lortzeko, gaur egun istripuak argitzeko erabiltzen diren parametroen berrikusketa egin behar dela adierazi du Beltran de Herediak. Halaber, eragile guztien (erakunde eta ibilgailu-fabrikatzaile) laguntza eta partaidetza lortzea beharrezkoa dela esan du sailburuak.

Trafiko Zuzendaritzak bere Sailaren datuak profesionalei ezagutzera emateko gaur, Bilbon, egindako ekitaldia zabaltzen izan da Beltran de Heredia.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Euskal Autonomia Erkidegoa