Gizartea -

Auzitegi Gorena

Santiago Calatrava zigortu dute, Oviedoko Kongresu-jauregiagatik

Arkitektoak 2,96 milioi euro ordaindu beharko ditu, eraikinean antzemandako akatsengatik.

Oviedoko Kongresu-jauregia.
Oviedoko Kongresu-jauregia.
Oviedoko Kongresu-jauregia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak Santiago Calatrava zigortu du, Oviedoko Kongresu-jauregia eraikitzean akatsak egiteagatik eta arduragabekeriaz jarduteagatik.

Arkitektoak 2,96 milioi euro eman beharko dizkio kalte-ordainetan Jovellanos XXI eraikinaren enpresa sustatzaileari.

Obretan harmaila bat behera bota arren eta, kontratuaren arabera, mugikorra izan behar zuen estalkia finko egin arren, Calatravak zor guztiak ordaintzeko eskatu zion enpresa sustatzaileari.

Aipatu lanengatik, Calatravari 7.285.000 euro ordaintzeko agindu zion Oviedoko Lurralde Auzitegiak Jovellanos XXI enpresari. Baina, era berean, Calatrava zigortu egin zuen, eraikuntza lanetan egindako akatsengatik eta gain-kostuak eragiteagatik. Hori dela eta, 10.245.781 euro ordaintzera zigortu zuten Calatrava.

Kenketa eginda, arkitektoak ordaindu beharreko kalte-ordaina 2,96 milioi eurokoa dela ebatzi zuen Oviedoko Auzitegiak.

Auzitegi Gorenak berretsi egin du orain zigor hori.

Santiago Calatravak ohar bidez jakinarazi du epaiarekin ados ez dagoela, baina bete egingo duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea