Gizartea -

Arazoak N-I errepidean

Istripu batek 9 kilometroko auto-ilarak sortu ditu Tolosan

Kamioi eta auto baten arteko talkak N-I guztiz itxi du Gasteizko noranzkoan. Zirkulazioa Iruratik desbideratu dute, baina ilara luzeak sortu dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamio eta auto baten arteko talkak bederatzi kilometroko auto-ilarak sortu ditu goizean N-I errepidean, Tolosan (Gipuzkoa), Gasteizko noranzkoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 08:00ak aldera gertatu da. Bi ibilgailuek talka egin dute, baina ez da inor zauritu.

Talkaren ondorioz errepidea itxi behar izan dute Gasteizko noranzkoan. Zirkulazioa Iruratik desbideratu dute, baina ilara luzeak sortu dira.

Errepidea berriro zabaldu dute dagoeneko, ibilgailuak kendu ondoren, baina auto-ilarek jarraitzen dute N-I errepidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa Tolosa albisteak