Gizartea -
Dirua zuritzea egotzita
Marbellako epaitegi batek Sean Connery auzipetu du
Guztira, kasu honetan 28 lagun daude auzipetuta, tartean aktore eskoziarraren emaztea ere bai. Hirigintza sektorean ustez egindako iruzur bat ikertzen ari dira.
Erredakzioa
Marbellako lehen instrukzio epaitegiak Sean Connery eta haren emaztea auzipetu ditu, ustez dirua zuritzea leporatuta, iturri judizialek baieztatu dutenez. Beste bost lagun ere inputatu omen dituzte.
Izapide judizial horiek hirigintzako hitzarmenekin lotuta daude. Hasiera batean 21 lagun auzipetu zituzten eta bigarren fase honetan beste zazpi pertsona.
Joan den asteazkenean, Espainiako Poliziak miaketak egin zituen Marbellan eta Madrilgo abokatuen bulego batean, hirigintza sektorean ustez egindako diru-zuritze kasu batekin lotuta.
Iturri batzuen arabera, miaketa horiek dokumentu zehatzak aurkitzeko asmoz egin zituzten eta ikerketa horretan Sean Connery aktore eskoziarraren izena agertu omen zen.