Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute prostituta bat bortxatzea egotzita, Bilbon

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, gizona bikotekidearekin batera zegoen prostituta kontratatu zutenean. Bortxaketaz gain, lapurretan egitea ere leporatzen diete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du prostituta bat bortxatzea leporatuta, udaltzainek jakitera eman dutenez. Prostituta gizonezkoak eta bere bikotekideak kontratatu omen zuten eta bigarren hori ere atxilotu dute. Gainera, lapurretan egitea ere leporatzen diete.

Gaur goizaldeko ordubata inguruan, Gordoniz kalean zegoen patruila bat oihuka ari zen emakume bat artatzera joan da.

Agenteak bertaratu direnean, gizona alde egiten saiatu du, baina poliziek harrapatu egin dute eta identifikatzeko eskatu.

Gizona dokumentazioaren bila ari zenean, bi sakelako telefono ezkutatzen saiatu da, baina agenteek harrapatu egin dute. Prostitutak, orduan, telefonoak bereak zirela esan du.

Salatzailearen esanetan, bikoteak kontratatu zuen gizonak bikotekidearen aurrean prostitutarekin sexu-harremanak izan zitzan. Horretarako, mendi ingurura joan omen ziren.

Bertan, prostituta ohartu da bikoteak ez zuela ordaintzeko asmorik, eta hiri erdigunera itzultzea eskatu die.

Orduan, bikoteak biluztera behartu du prostituta eta gizonak bortxatu egun du. Gainera, sakelako telefonoak ere lapurtu omen dizkiote

Salaketa horren aurrean, 32 urteko gizonezkoa eta 30 urteko emakumezkoa atxilotu dituzte sexu-erasoa eta lapurretan egitea leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea