Gizartea -

Txostena

Zenbatekoa da apezpikuen soldata?

2014. urtean zehar 240.282 bataio, 244.252 lehen jaunartze eta 52.495 ezkontza antolatu zituzten. Espainiako Apezpikuen Batzarrak 2.155.873 euro bideratzen ditu urtero apezpikuen soldatak ordaintzeko.

Juan Carlos Elizalde, Gasteizko apezpikua. Argazkia: EiTB
Juan Carlos Elizalde, Gasteizko apezpikua. Argazkia: EiTB
Juan Carlos Elizalde, Gasteizko apezpikua. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Apezpikuen Batzarrak 2.155.873 euro bideratzen ditu urtero apezpikuen soldatak ordaintzeko. Eliza katolikoak argitaratu duen txosten baten arabera, apezpiku bakoitzak 1.250 euroko soldata jasotzen du hilero. Gaur egun, 80 apezpiku inguru daude Espainian.

Era berean, Diozesiak ezartzen du zenbatekoa izango den apaizen soldata, 800 euro ingurukoa dena.

Beste alde batetik, Eliza katolikoak argitaratutako txostenak dioenez, 2014an jaso zuten diruaren % 80 mantentze lanei bideratu zuten. Urte horretan, 250 milioi euro eskuratu  zituzten, eta, oro har, 240.282 bataio, 244.252 lehen jaunartze eta 52.495 ezkontza egin zituzten.

Txostenaren helburua gardentasuna erakustea da, eta, jaso duten kopuruaren berri emateaz gain, herritarrek eman dietena zenbat den aipatu dute.

Gaur egun, 10 milioi pertsona inguru aldizka joaten dira mezetara, eta, urtero, 9,5 eukaristia inguru antolatzen dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Gizartea albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Erlijioa albisteak gaur Lansariak Vatikanoko azken ordukoa