Gizartea -

Burgos

Etxean 400 kilo okela usteltzear izateagatik salatu dute

Etxebizitzaren barruan 20 kilo okel ustel zeuden, eta baita urdaiazpikoak, gaztak, haragi-xerrak, solomo ontziratua, saiheskiak, zezina eta kontserbak ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haragi-enpresa bateko langile bat salatu dute Burgosen, bere etxean 400 kilo okela usteltzear izateagatik, Espainiako Gobernuak Burgosen duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez.

Alboko etxebizitza baten abisua jazo zuen Guardia Zibilaren Naturaren Babeskuntza Zerbitzuak, hatsa zela eta.

Etxean ez zegoen inor eta argindarra etena zuen gainera. Dena den, hats handia zegoen eta etxeko atearen azpitik zizareak (usteldutako materia organikotik ateratakoak) ateratzen ziren.

Behin etxe barruan, 20 kilo okela usteltzear aurkitu zituzten eta etxe osotik zizareak eta euliak zeuden.

Urdaiazpikoak, gaztak, haragi-xerrak erretiluetan, solomoa hutsean ontziratua, saiheskiak, zezina eta kontserbak zituen ere.

Hozkailuak ez zuen argindarrik eta barruan solomo eta haragi-xerrak aurkitu zituzten, guztia zaharkituta eta ustelduta.

Antza denez, etxeko jabea goiko solairuan bizi zen, baina azpiko etxeko geletan prestatzen zuen janaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea