Gizartea -

Animalien kontrako tratua

Zepoen bidez Araban sei animalia hil dituztela salatu dute ekologistek

Katu bat, hiru azeri eta bi basakatu aurkitu zituzten inguruetan. Ikerketa baten ostean, egilea nor izan den jakitea lortu dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako hainbat ekologistek eta ehiztarik salatu dutenez, sei animalia hil dituzte zepoak, pozoia eta sokak erabilita.

Pasa den apirilean, gune oihantsu batetik zihoan emakume baten txakurra zepo batean erori zen. Zauri larririk jaso ez bazuen ere, bere jabeak gertatutakoaren berri eman zuen. Ondorioz, basozain batek beste animalia batzuen hezurrak aurkitu zituen inguruan. Oro har, katu batenak, hiru azerirenak eta bi basakatuenak izan zitezkeela zirudien.

Era berean, aurreko hankak apurtuta zituzten animalia guztiek, eta, geroago ikusi zutenez, burezurra ere leher eginda zuten. Izan ere, zepoan erori ostean, buruan mazo batekin kolpatu zieten. Halaber, animaliak erakartzeko ahuntzen hezurrak erabili zituzten.

Gertatutakoa ikertu ostean, egilea nor izan zen jakitea lortu zuten, eta, horrenbestez, hainbat delitu egotzi dizkiote. Ondorioz, debekatuta dauden bitartekoak erabiltzeagatik, babestuta dauden animaliak hiltzeagatik eta animaliei tratu txarra emateagatik atxilotu dute. Horrek guztiak, 10.000 euroko isuna eta bi urteko kartzela zigorra suposatu lezake akusatuarentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Delituak azken ordukoa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Animaliak albisteak Ehiza txikia azken ordukoa Ingurumena azken ordukoa