Itxi

2016/06/12

12:00

Gizartea

Aisialdia eta teknologia

Oporrak antolatzeko aplikaziorik onenak

T. SAN JOSÉ | EITB.EUS

Hegaldiak, ostatua, balizko ibilbideak begiratu, maletak prestatu… Hona hemen funtsezko app-en zerrenda, sakeleko telefonoa baino ez erabilita, bidaiak prestatu ahal izateko.

  • Komeni da oporrak aldez aurretik ondo prestatzea, horietaz benetan gozatu ahal izateko. EFE

    Komeni da oporrak aldez aurretik ondo prestatzea, horietaz benetan gozatu ahal izateko. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Tresna egokiak ezagutzen ez badira, oporrak prestatzea tortura bilaka daiteke: non bilatu? Zeri erreparatu? Ohiko bidaia-agentziaz aparte, badira sarean eskura ditugun aplikazioak, telefono mugikorraz bakarrik baliatuta, oporrak antolatzeko baliagarriak izan daitezkeenak.

Hona hemen puntuaziorik onena duten app-en sailkapena, Android eta iOS-erako eskuragarri eta doakoak.

BIDAIA HASI AURRETIK

GARRAIOA

HEGAZKINA AVIÓN VACACIONES OPORRAK

Seguru aski, alderik funtsezkoena da, eta aurrekontuaren zatirik handiena horretan doa. Adituek diotenez, komeni da aldez aurretik erostea, baina baliteke azken orduko eskaintza interesgarriak ere egotea:

Hegaldiak

SKYSCANNER: aplikazio ezagunenetarikoa da. Onena: hegazkin-konpainien artean konparaketa egin du eta preziorik onena erakutsi. Android eta iOS.

RUMBO: hegaldiak bilatzen ditu, konparatu eta erosi. Gainera, erabiltzaileak zehaztutako baldintzak dituen hegaldi bat agertzen denean, horren abisua jaso dezake posta elektronikoan. Android eta iOS.

KAYAK: hotelen, hegaldien eta alokatzeko autoen bilatzaile famatua. Joateko hegaldi batzuk aldi berean erreserba daiteke hegaldi merkeenak eta ordutegi onenak aurkitzeko. Android eta iOS.

INFOVUELOS SALIDAS Y LLEGADAS: hegaldien ordutegiei eta atzerapenei buruzko unean uneko informazioa eskaintzen du, mundu osoko 4.000 aireportuetako 1.500 hegazkin-konpainietakoak, alegia. Android eta iOS.

Autoa

BLABLACAR: autoaren ibilbidea partekatzeko jendea jartzen du harremanetan. Desabantaila: enpresak komisioa kobratzen du bitartekari lanak egiteagatik. Android eta iOS.

AMOVENS: Blablacar bezalakoa da baina (momentuz) ez da komisiorik ordaindu behar. Android eta iOS.

RENTALCARS: ibilgailuak alokatzeko eskaintzen dituzten konpainien bilatzailea da. Erabiltzaileak erreserba aldatu edo baliogabetu dezake, eta Rentalcars-eko laguntzaile batekin hitz egin, 24 orduz, zalantzak argitzeko. Android eta iOS.

Trena

RENFE: tren-txartelak erosteko app ofiziala. Izena emanda ez duten erabiltzaileek ere ordutegiak, prezioak eta trenen puntualtasunak kontsulta ditzazkete. Android eta iOS.

GOEURO: trenen, autobusen eta hegaldien konparadore eta bilatzailea. Primerakoa Europa osoko bidaietan erabiltzeko. Android eta iOS.

Autobusa

BUSBUD: Estatuko autobus-konpainien artean konparaketa egiteko. Gainera, autobus-geltokietara iristeko jarraibide errazak eskaintzen ditu. Android eta iOS.

OSTATUA

Planaren arabera, eskaintza zabala da: familiartean, bikote moduan, lagunekin, haurrekin edo haurrik gabe... Dena dela, bidaiarien iritziak aldez aurretik irakurtzea komeni da.

HOTELA HOTEL VACACIONES OPORRAK EFE

Hotelak

BOOKING: ostatua erreserbatzeko aplikaziorik erabiliena da. Ohiko kudeaketaz gain, hotelak erreserba daiteke kreditu-txartelik gabe. Android eta iOS.

TRIVAGO:milioi bat hotel baino gehiagoren iritziak irakur daiteke app horretan. Mundu osoko logelak erreserbatu, baliogabetu eta aldatu daitezke. Android eta iOS.

TRIPADVISOR: 225 milioi erabiltzailek euren iritzia islatu dute bertan, ostatuen, hegaldien eta jatetxeen ingurukoak, hain zuzen ere. Webgune desberdinetako prezioak eskaintzen ditu. Bidaiarien foroak saltsa handia dauka, eta erabiltzaileen zalantzak argitzeko oso egokia da. Android eta iOS.

Aterpeak

HOSTELWORLD: mundu osoko 33.000 aterpe, eskura. Erreserba egitea doakoa izaten da, eta bezeroen iritzia ere kontsulta daiteke. Android eta iOS.

Landa-etxeak

MI CASA RURAL: erabiltzailea landa-etxearen jabearekin jartzen da zuzenean harremanetan, bitartekorik gabe eta prezio onenean. Espainiar Estatuko eta Portugalgo landa-etxeko datu basea da, eta 'Azken orduko eskaintzak' sailean deskontu interesgarriak lor daitezke. Android eta iOS.

Herritarren etxeak

AIRBNB: mundu osoko 34.000 hirietako 600.000 ostatu-eskaintza ditu. Enpresak bitartekari moduan funtzionatzen du, eta horrengatik komisioa kobratzen du. Android eta iOS.

BESTE APP INTERESGARRIAK

ACCUWEATHER: eguraldi-iragarpenak, radar- eta satelite-irudiak eta bideoak eskaintzen ditu aplikazio horrek. Android eta iOS.

PASSWALLET: bidaiarekin lotutako dokumentazio guztia (txartelak, hegaldiak, webgune interesgarriak, mapak), app bakar batean bilduta. Android.

PACKPOINT: maletak antolatzeko baliagarria da, bidaiaren iraupena, eguraldia eta aurreikusitako ekitaldiak kontutan hartuta. Android.

FLIGHTRADAR24: aire-eremuan dauden hegaldien ibilbideak kontsulta daiteke. Gainera, hegazkin batean klik eginda, hegaldi horren inguruko informazio guztia ezagutu dezake erabiltzaileak (ordutegiak, hegazkin mota, abiadura, ibilbidea). Android eta iOS.

BIDAIAN ZEHAR

JATETXEAK

RESTAURANTE JATETXEA OPORRAK VACACIONES EFE

Non jan aukeratzeak buruhaustea ekar dezake. Teknologia gure mesederako dator.

ELTENEDOR: Europako 40.000 jatetxetan egin daiteke erreserba. Dohainik da, eta % 50rainoko deskontuak eskatzen ditu. Android eta iOS.

FOURSQUARE: zonaldea arakatzen du, eta jatetxeen, kafetegien eta denden argazkiak eta iritziak eskaintzen dizkio erabiltzaileari. Android eta iOS.

EKITALDIAK

VIATOR: Tripadvisorreko aplikazio horrek eskura jartzen ditu zonalde bakoitzean bezeroek egin ditzazketen ekitaldi guztiak: tourrak, txangoak, emanaldiak, kontzertuak, sarrerak. Argazkiak daude eskura, erabiltzaileen iruzkinak eta erreserbak egiteko aukera. Android eta iOS.

GET YOUR GUIDE: mundu osoko monumentuetarako eta jolas-parkeetarako sarrera lortzeko. Erabiltzaileen iritziak irakur daitezke. Azken gaurkotzearen ondorioz, leku ospetsuenen inguruko informazio zabalagoa du. Android eta iOS.

BESTE APP INTERESGARRIAK

GOOGLE MAPS: bi lekuren arteko distantzia ezagutzeko, eta sarera konektatuta egon gabe kontsultak egiteko. Android eta iOS.

CITY MAPS 2GO: mundu osoko 6.700 mapa interaktibo jaitsi dezake erabiltzaileak, eta offlinean kontsultatu. Android eta iOS.

CONVERSOR DE DIVISAS FÁCIL: munduko 180 dibisa baino gehiago ditu, eta dibisa-zerrendak egitea baimentzen du, begirada batean eskura izateko. Android eta iOS.

XE CURRENCY: mundu osoko dibisekin aldaketa-kalkuluak egiteko balio du. Android eta iOS.

AVAST WIFI-FINDER: Wi-Fi sare publikoak identifikatzen ditu, erabiltzaileak horietara konektatu ahal izateko. Android eta iOS.

ITRANSLATE: hitzak, esaldiak eta testuak itzultzen ditu, 90 hizkuntza baino gehiagotara. Gainera, ahots-hitzak ere itzul ditzake. Android e iOS.

TOILETFINDER: 150.000 komun publiko baino gehiago ditu erregistratuta, eta desgaitasunen bat dute lagunentzako komunak ere agertzen dira. Android eta iOS.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;