Gizartea -

15 atxilotu

Sexu-esplotazioan ziharduen erakunde bat desegin dute Iruñean

Gutxienez zazpi emakume askatu dituzte Iruñean eta Nantesen (Frantzia), hango lokaletan esplotatzen zituztenak.

Sexu-esplotazioarekin lotutako sare bat desegin dute Iruñean

3:29

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak, Frantziako eta Paraguaiko poliziekin lankidetzan, jatorri hegoamerikarreko emakumeekin Frantzian eta Espainian sexu esplotazioan aritzen zen nazioarteko erakunde bat desegin du.

Guztira 14 pertsona atxilotu dituzte (horietako bi dagoeneko espetxean daude) eta zazpi emakume askatu Iruñean eta Nantesen (Frantzia).

Operazioa aldi berean garatu da Espainian, Frantzian eta Paraguain, eta Europolen babesa izan du, eta Barne Ministerioaren esanetan, "nazioarteko polizia arteko lankidetzan mugarria" da, estatu desberdinetako agenteak lankidetzan eritzea ahalbidetzeagatik.

Ikerketa 2015ean hasi zen, biktimetako batek Poliziari egindako dei baten bidez. Lehen jardunek familia klan baten inguruan eratutako erakunde baten urratsen atzean jarri zituzten ikerlariak; izan ere, erakunde hori emakumeak sexualki esplotatzera bideratuta zegoen. Emakume horiek batez ere Paraguain hartu eta Europara ekartzen zituzten. Ondoren, prostituzioa egitera behartzen zituzten Iruñeko zenbait lokal eta etxebizitzatan, baita Nantes eta LaRoche-Sur-Yon herrietan ere.

Erakundeko zenbait kidek Ciudad del Este (Paraguai) herrian emakumeak bereganatzen zituzten Espainian masajista, etxeko langile edota supermerkatuko langile gisa lan egingo zutela promestuz. Lekualdatzeak eta dokumentuek zekartzaten gastu guztiak erakundeak ordaintzen zituen, baina emakumeek "euren lanetik ateratako diruarekin zor handi bati aurre egiteko" konpromisoa hartzen zuten.

Europan sartuko zirela ziurtatzeko, Polizaren aurrean nola jokatu behar zuten irakasten zieten turista gisa pasatzeko. Paraguaiko Asuncion hiritik Brasilgo Sao Paulora hegaz egiten zuten eta handik Parisera. Behin Schengen eremuan, Madrilera edota Nantesera eramaten zituzten.

Espainian edo Frantzian zeudela pisu eta lokal jakin batzuetara eramaten zituzten euren benetako eginbeharra zein zen esateko eta zenbateko zorra zeukaten (3.000 euro ingurukoa). Horrez gain, nola jantzi eta bezeroekin nola jokatu behar zuten esaten zieten, besteak beste. Poliziak dio uneoro kontrolatzen zituztela eta pertsona bat zutela euren gainean etengabe.

Polizia Nazionalak guztira bost miaketa egin ditu Iruñean (bi etxetan eta bi masaje-zentrotan), lau biktima askatu ditu eta erakundeko bederatzi pertsona atxilotu (bat dagoeneko espetxean dago). Aldi berean, Frantzian, etxebizitza bat eta zita-etxe bat miatu dituzte, hiru emakume askatu dituzte eta sareko hiru pertsona atzitu 8Horietako ba espetxean dago). Bere aldetik, Paraguain, beste bi miaketa egin dira: bata etxebizitza batean, eta, bestea, erakundeak erabiltzen zuen bidaia-agentzian, eta bi pertsona atxilotu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Frantzia bideoak Gizartea bideoak Albisteak