Gizartea -
Ezbeharra
Emakumezko bat hil da Galdakaon, deskarga elektrikoa jasota
Bere lorategian kimatze-lanak egiten ari zela, deskarga handia jaso du 30 urte inguruko emakumeak. Jazoera Olabarrieta auzoan izan da.
EITB.EUS
37 urte inguruko emakumezko bat hil da igande arratsalde honetan Galdakaon, deskarga elektriko handia jaso ostean, Galdakaoko Udaltzaingoak zabaldutako informazioaren arabera.
Jazoera 15:30ak aldera izan da Olabarrieta auzoan. Bere lorategian kimatze-lanak egiten ari zela, emakumezkoak kimatzaile eletrikoaren deskarga handia jaso du. Horren ondorioz, lurzoruan botata geratu da.
Udaltzaingoa, Ertzaintza eta anbulantzia bat bertaratu dira, baina emakumearen heriotza baieztatzea besterik ezin izan dute egin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea