Gizartea -
Soldatatzarra
ONCEren asteburuko kupoiak 100.000 euro utzi ditu Eibarren
Guztira, 20.000 eurorekin saritutako 5 kupoi saldu dituzte Otaola kaleko ONCEren saltokian.
O.A. | EITB.EUS
ONCEren asteburuko kupoiak 100.000 euro utzi ditu Eibarren, ONCEren Euskadiko ordezkaritzak ohar bidez jakinarazi duenez.
Guztira, 20.000 eurorekin saritutako 5 kupoi saldu dituzte Otaola kaleko ONCEren saltokian.
Maria Isabel Angiozar Mancisidor saria banatu duen ONCEren saltzaileak azaldu duenez, Portalea tabernako bezeroak dira saridunak. Halaber, 2008. urtean 350.000 euroko saria ere banatu zuela eta orduan ere aipaturiko saltokiko bezeroak izan zirela onuradunak nabarmendu du.
Bestalde, ONCE Euskadi 6 milioi euro baino gehiago banatu ditu 2016an saritan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea