Gizartea -
Araban eta Gipuzkoan
iPhone faltsuak saltzen zituen gizonezko bat ikertzen dabil Ertzaintza
Arabako eta Gipuzkoako hainbat herritarrei mugikor faltsuak saldu zizkien, 500 eta 600 euro bitartean.
Agentziak | Erredakzioa
Bigarren eskuko produktuak saltzen dituen webgune baten bitartez, iPhone faltsuak saltzen zirela ohartu da Ertzaintza, Segurtasun Sailak adierazi duenez.
Iruzur horren egilea 43 urteko gizonezko bat da, Nafarroan bizi dena. Ertzaintzak azaldu duenez, 500 eta 600 euro bitartean saltzen zituen faltsututako mugikorrak.
Bezeroekin harremanetan jarri ostean, faktura faltsu bat ematen zien. Kasu gehienetan, nafarrotatik gertu ematen zien telefono faltsua. Horrela, mugikor ugari saldu zituen Araban eta Gipuzkoan.
Ertzaintzak jasotako salaketak martxoan hasi ziren ikertzen, eta iruzurraren egilea nor zen ikertu ostean, auzitegietara eraman dute.