Gizartea -
NUP
Ikasleen % 96,8k selektibitatea gainditu du Nafarroan
Ikasleek beste zuzenketa bat eskatzeko aukera izango dute ekainaren 16tik 20ra. Bigarren deialdia ekainaren 29tik uztailaren 1era izango da.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Unibertsitate Publikoan matrikulatu diren ikasleen % 96,8k unibertsitatera sartzeko azterketak gainditu dituzte. Aurreko ikasturteko datuekin alderatuz, lehenengo deialdian selektibitatea gainditu dutenen kopurua pixka bat igo dela adierazi du Nafarroako Unibertsitate Publikoak.
Halaber, 1.982 ikaslek gazteleraz burutu dituzte ikasketak, eta, horietatik, % 96,1ek unibertsitatera sartzeko proba gainditu dute. Era berean, 743 gaztek euskaraz egin dituzte ikasketak, eta selektibitate proba gainditu dutenak % 98,5 izan dira.
Lehenengo deialdira aurkeztu direnen emaitzak asteazken honetan publikatu dituzte unibertsitatearen webgunean eta mugikorrentzako aplikazioan.
Ikasleek beste zuzenketa bat eskatzeko aukera izango dute ekainaren 16tik 20ra.
Bigarren deialdia ekainaren 29an hasiko da eta uztailaren 1ean bukatuko da.