Gizartea -
Lan istripua
Emakume bat hil da Beasaingo CAF enpresan
Fenwick motako eskorga batek harrapatuta hil da, hain zuzen ere. Enpresa batzordeak 24 orduko lanuztea deitu du.
Erredakzioa
Emakumezko bat hil egin da Beasaingo Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) enpresan gaur goizaldean jazo den lan istripu batean.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak baieztatu duenez, ezbeharra 07:00etan jazo da. Hain zuzen ere, Fenwick motako eskorga batek harrapatuta hil da langilea.
Oraingoz ez dago argi zerk eragin duen istripua.
Enpresa batzordeak 24 orduko lanuztea deitu du, gaurko 10:00etan hasita. Gainera, bihar ordubeteko elkarretaratzea egingo du, 08:30etatik.
Agiri batean, ELAk gogorarazi du laneko osasuna eta segurtasuna "borondate eta interes kontuak" direla, eta aurten Hego Euskal Herrian dagoeneko 23 langile hil direla.