Gizartea -
ISTRIPUA
Bi lagun zauritu dira, auto batek Bilboko tranbiaren kontra jo ondoren
Euskotrenek jakitera eman duenez, Euskalduna eta Casilla arteko tartean 30 minutuz eten dute tranbia zerbitzua, baina 11:30erako egoera bere onera ekarri dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Auto batek Bilboko tranbiaren kontra jo du Bilbon, Bihotz Sakratuaren plazan. Kolpearen ondorioz, bi lagun zauritu dira, eta ospitalera eraman dituzte. 11:00ak inguruan izan da istripua.
Euskotrenek jakitera eman duenez, Euskalduna eta Casilla arteko tartean eten egin dute tranbia zerbitzua, 30 minutuz. 11:30 ingururako egoera bere onera ekarri eta zerbitzua berrezarri dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea