Gizartea -
Bizkaia
Bikote bat hilda topatu dute Areatzan, etxeko logelan
Gorpuek ez dute indarkeria zantzurik. 46 urteko gizon bat eta 52 urteko emakume bat dira hildakoak.
Agentziak | Erredakzioa
Bikote bat hilda topatu dute bart Areatzan (Bizkaian), etxeko logelan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Iturrion arabera, gorpuek ez dute indarkeria zantzurik, eta autopsia egiten ari zaie, nola hil diren jakiteko.
Atzo, 21:30 aldera, bikotearekin harremanetan jarri nahi eta ezinean zebilen senitarteko batek topatu zituen hilotzak, etxeko logelan.
Hildakoak, 46 urteko gizona eta 52 urteko emakumea, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eraman dituzte autopsia egiteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea