Gizartea -

Sekretuak ezagutarazteagatik

Pilotuek Spanairren azkeneko elkarrizketaren filtrazioa salatu dute

2008. urtean JK5022 hegaldiak istripu bat izan zuen Barajasen eta 154 lagun hil egin ziren. Kabinan izan ziren elkarrizketak hainbat hedabidetan zabaldu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COPAC Pilotuen Elkargoak Spanairren JK5022 hegaldiko kabinan pilotuen artean izan zen azkeneko elkarrizketen filtrazioa salatuko du. Hegazkinak istripu bat izan zuen Barajasen, 2008. urteko abuztuaren 20an, eta 154 lagun hil egin ziren.

COPACek adierazi duenez, sekretuak ezagutarazteagatik egingo dute, filtrazioa burutu dutenen kontrako, salaketa.

Pilotu Elkargoaren arabera, filtrazioak agerian jarri du epaileak "ez dituela neurri egokiak hartu, segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko", ikerketa amaitu baino lehen.

COPACek adierazi duenez, elkarrizketen filtrazioak martxan jarritako ikerketa "oztopatzeko" eta iritzi publikoan gertatutakoari buruz konklusio faltsuak "erakartzeko" besterik ez du balio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea