Gizartea -
Auzitegi Nazionala
Mario Conde aske uztea agindu du epaileak, bermea ordaindu eta gero
Bankari ohia apirilean kartzelatu zuten, 'Banesto' auziko dirua Espainian sartzeko sare bat eratu izana egotzita.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko guardiako epaileak aske utzi du Mario Conde bankari ohia, 300.000 euroko bermea ordaindu baitu.
Epaileak astelehenetan epaitegira joatea agindu dio, eta Espainiatik ateratzea debekatu dio. Horregatik, Condek pasaportea entregatu beharko du astelehenean.
Bankari ohia apirilean kartzelatu zuten, 'Banesto' auziko dirua Espainian sartzeko sare bat eratu izana egotzita.
Horren ildotik, baliteke bankari ohiak 13 milioi euro zuritu izana 1999tik 2014ra, auzi hartako kondenaren arabera oraindik ere 14,1 milioi euro ordaindu behar baditu ere.
Lehen aldiz 1994ko abenduan kartzelatu zuten. Orduan, 30 egun egon zen preso, 'Banesto' auzian. 1998ko otsailaren 26an berriz ere espetxeratu zuten, 'Argentia Trust' auzian. 1999ko abuztuaren 9an, baldintzapean aske utzi zuten.