Gizartea -

Lisboara bisita

Pederastia Elizan existitzen den arazoa da, iradoki du Aita Santuak

"Elizaren kontrako jazarpen handiak ez datoz kanpotik; Elizaren baitan ematen diren pekatuetatik", azpimarratu du Benedicto XVI.enak Lisboara egin duen bidaia apostolikoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benedicto XVI.ena aita santuak onartu du, zeharka bada ere, Elizan pederastia kasuak ematen direla. Lisboara joan da bidaia apostolikoan eta hegazkinean, kazetarien aurrean, ondokoa adierazi du: "Elizaren aurkako jazarpen handienak ez datoz kanpotik, Elizaren baitan ematen diren pekatuetatik baizik".

Ecclessia Portugalgo Eliza katolikoaren albiste-agentziak zabaldu duenez, Aita Santuak Eliza "sufrimendu izugarria" jasaten ari dela esan du, "barrutik pairatzen dituen erasoen ondorioz, hots, Elizaren baitan existitzen diren pekatuen ondorioz".

Gauzak horrela, Elizako agintariei "gaizkiaren erasoen aurrean" zuhur egoteko eskatu die.

Horrez gain, Elizak "penitentzia" egiteko eta "barkamena" eskatzeko beharrizana duela azpimarratu du, "baita justizia egiteko ere", pederastia kasuen harira.

Nolanahi ere, Aita Santuak esan du "ongia presente" dagoela eta azkenean "gaizkia baino indartsuagoa" dela. "Jainkoaren ontasuna izango da historiaren azken hitza", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea