Gizartea -
Ebakuntzaren ondoren
Espainiako Erregea ospitaletik atera da
Gaur arratsaldean irakurri duten parte medikoaren arabera, Juan Carlos Erregea behar bezala sendatzen ari da, larunbateko ebakuntzaren ondoren.
Erredakzioa
Espainiako Erregeari alta eman diote gaur arratsaldean, Bartzelonako Clinic Ospitaleak iragarri duenez. Birikietatik nodulu bat kendu egin zioten Erregeari iragan larunbatean.
Juan Karlos Erregea oinez atera da Bartzelonako Clinic Ospitaletik, arratsaldeko 16:15etan, alta jaso ondoren.
Kanpoan, medikuei egindako lana eskertu eta Espainiak daukan "osasun sistema publikoaz harro egon behar garela" nabarmendu du.
Gaur arratsaldean irakurri duten parte medikoaren arabera, Juan Carlos Erregea behar bezala sendatzen ari da, larunbateko ebakuntzaren ondoren.
Ondorioz, medikuek alta ematea erabaki dute, "ospitalean jarraitzeko beharrik" ez dutelako ikusten. Hori bai, Erregeak ospitaletik kanpo jarraituko du bere susperraldia. Datozen asteetan bere lanetara itzuli ahal izango dela gaineratu dute Bartzelonako Clinic Ospitaleko medikuek.
Atzo, Juan Carlos Erregearen biriketatik kendutako noduluari egindako azterketek zelula gaiztorik ez dela argi utzi zuten eta jatorri kronikoa zuela baieztatu zuten.