Gizartea -
Errauts hodeia
AENAren sareko aireportu guztiak, irekita
Dena dela, aireportuetara joan baino lehen hegaldiei buruzko informazioa eskuratzeko gomendatu die AENAk bidariarei.
Erredakzioa
Eyjaftjalla Islandiako sumendiaren ondorioz atzo itxita izan ziren aireportu guztiak ireki egin egin dituzte gaur goizaldean AENAko sarean.
Eurocontrol erakundeak errauts hodeiaren garapenari buruz Espainiari emandako azken datuak oinarri hartu dute aireportuak irekitzeko erabakia, Sustapen Ministerioak informatu duenez.
Dena dela, aireportuetara joan baino lehen hegaldiei buruzko informazioa eskuratzeko gomendatu die AENAk bidariarei. Hauek dira telefono zenbakiak: 902 404 704 eta (+34) 91 321 10 00.
Atzo, euskal aireportuetan ohi bezala aritu ziren, goizean Loiun zortzi hegaldi bertan behera geratu baziren ere.