Gizartea -

Ezbeharra

Hegazkin istripua Libian: 103 lagun hil dira

10 urteko ume holandar bat izan da bizirik atera den bakarra eta 96 gorpu berreskuratu dituzte. Tripoliko aireportuan lurreratzera zihoanean jazo da ezbeharra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 103 pertsona, 61 holandarrak, hil dira Libanon izandako hegazkin istripuan. Libiako hiriburuko Tripoliko aireportuan lurreratzera zihoanean jazo da ezbeharra. Johannesburgotik (Hegoafrika) Tripolira zihoan hegazkina, iturri ofizialek Al Arabiya kateari aditzera eman diotenez.

Mohamed Zidane Libiako Osasun Ministroak baieztatu duenez, 96 gorpu berreskuratu dituzte eta 10 urteko ume holandar bat izan da bizirik atera den bakarra. Ministroaren esanetan, haurraren bizia ez dago arriskuan nahiz eta zauriak dituen.

Afriqiya Airlines konpainiako Airbus 330eko 103 bidaiariak hil dira (92 bidaiari eta tripulazioko 11 kide). Jan Peter Balkenende Holandako ministroak aditzera eman duenez, 61 bidaiari holandarrak ziren. Jatorri ezberdineko bidaiarien % 25ek Heathroweko aireportua (Londres) zuten helmuga. Tripulazioko kide guztiak libiar jatorrikoak ziren.

Goizeko 06:10ak (Euskadiko ordua) aldera jazo da ezbeharra lurreratzeko pistatik metro gutxira.

Libiako Gobernua istripuaren nondik norakoak ikertzen dabil eta hegazkinaren kutxa beltzak aurkitu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea