Gizartea -

Gazte Eguna

Kalejira bateko istiluek zenbait zauritu utzi dituzte Mendillorrin

Hiru polizia nazional zauritu dituztela baieztatu du Gobernuko Ordezkaritzak. Gainera, zenbait adingabe ospitalera eraman behar izan dituzte, horietako bat tinpanoa zulatuta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zenbait gazte eta polizia nazional zauritu dira Mendillorri auzoan (Iruña) izandako istiluetan. Gazte Eguneko ekitaldien barruan kalejira egin dute eta testuinguru horretan gertatu dira liskarrak.

Gobernuko Ordezkaritzak jakitera eman duenez, istiluak atzo gertatu ziren 19:00ak aldera. Polizia Mendillorrira joan zen, antza denez, gazte talde batek zirkulazioa itxi zuelako.

“Heltzean, indarkeriaz hartu zituzten” eta poliziek defendatzeko indarra erabili behar izan zuten, iturri berdinek ziurtatu dutenez.

“Ez dago atxiloturik”

“Atxiloturik ez” eta hiru polizia nazional zauritu zituztela baieztatu du Gobernuko Ordezkaritzak. “Bik kolpeak zituzten, eta hirugarrenak besaburua, ukondoa eta eskumuturra hautsita zituen”, azaldu dutenez. Bestalde, zenbait adingabe ospitalera eraman behar izan zituzten, horietako bat tinpanoa zulatuta, Ahotsa.info atariak jakitera eman duenez.

Gazte Eguneko kalejirak “Udalaren baimena” zuela jakinarazi du webguneak. “Aritz Romeo Herri Segurtasuneko arduradunarekin eta Poliziako zuzendariekin harremanetan” jarri ondoren, poliziek alde egin zuten, atariak erantsi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroako albisteak