Gizartea -
Ezbeharra
Familia bateko lau kideak hil dira Bartzelonan, auto-istripuan
Kataluniako Trafiko Zerbitzuak jakinarazi duenez, lau hildakoen kotxea kontrako norabidean zihoan. Istripuaren nondik norakoak ikertzen jarraitzen du trafiko zerbitzuak.
Erredakzioa
Bikote bat eta euren bi semeak hil dira eta beste lagun bat zaurituta dago atzo C-15 errepidean, Sant Pere de Riudebitlles (Bartzelona) inguruan, izandako auto istripu baten ondorioz, Esquadra Mossoak adierazi dutenez.
Ezbeharra atzo jazo zen, 21:30ak aldera, C-15 errepideko 30,5 kilometro inguruan, Alt Pedenes eskualdean.
Kataluniako Trafiko Zerbitzuak jakinarazi duenez, lau hildakoen kotxea kontrako norabidean zihoan. Istripuaren nondik norakoak ikertzen jarraitzen du trafiko zerbitzuak.
Istripua izan duen ibilgailuan Igualadako familia bateko lau kideak zihoazen, Laia C.V., Francesc Xavier B.V. eta euren bi semeak, Lluc B.C. eta Marti B.C.
Istripua izandako beste kotxean bidaiari bakarra zegoen, 40 urteko gizon bat. Larri zaurituta zegoen eta Igualadako Ospitalera eraman zuten atzo gauean.
Istripua jazo zen lekura Esquadra Mossoak eta Generalitateko suhiltzaileak bertaratu ziren, larrialdietako zerbitzuez gain.