Gizartea -

Hiriko mugikortasuna

Donostiak hiriko mugikortasuna hobetzeko plan berri bat du martxan

Udalak, uda honetan hiriko mugikortasuna hobetzeko, bestek beste, Poliklinikatik Ilunbera arte doako autobús zerbitzu berezia jarriko du uztailaren 16tik abuztuaren 21era.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak uda honetan hiriko sarbidea eta mugikortasuna hobetzeko plan berri bat jarri du martxan. Batetik, aparkaleku eta garraio publikoetako seinaleak eta kartelak hobetuko dituzte, hirira datozen guztiei sarbidea errazteko.

Bestalde, udaletik adierazi dutenez, Poliklinikatik Ilunbera doako autobús zerbitzu berezia jarriko dute uztailaren 16tik abuztuaren 21era.

Honez gain, mogikortasuneko 27 agente gehiago jarriko dituzte.

Zentzu berean, hiriko parkinetako plano berriak egin dituzte denak dokumentu berean bateratuz, eta informazio zehatzagoa eskainiz: ordainpeko parkingen prezioak, TAOren prezioak eta ordutegiak edo, doako parkingen informazioa eskainiko dute, besteak beste.

Donostiak doako 7 parking ditu Dbus zerbitzuarekin konektatuta: Zuatzu, Igara, Unibertsitatea, Miramon, Ilunbe, Ilunbe 2  eta Garbera.

Hiriburura sartzen direnen % 61a kotxez heltzen dira, % 16 autobusez eta % 8 trenez, gogorarazi dute Udaletik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa