Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Emazteari eta seme-alabei jotzea egotzita atxilotu dute, Ortuellan
43 urteko gizonak emazte ohiari labankada bat emateko ahalegina egin du. 02:00ak aldera izan da erasoa udalerri bizkaitarrean. Tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeentzako telefonoa: 016.
Erredakzioa
Ertzaintzak 43 urteko gizonezko bat atxilotu du emazte ohiari eta adin nagusiko bi seme-alabei jotzea leporatuta, Ortuellan (Bizkaia). Gaur goizaldean izan da erasoa udalerri bizkaitarreko etxebizitza batean.
Dirudienez, biktima etxean zegoen seme-alabekin senar ohiarekin eztabaidatzen hasi denean.
Gutxira, gizonak eraso egin dio emakumeari eta sukaldetik laban bat hartzen saiatu da, baina biktimek eragotzi ahal izan diote.
Erasotzailea gelditzeko ahaleginean, seme-alabek ere kolpeak jaso dituzte, baina gutxienez etxetik alde eginarazi diote. Biktimek hainbat lesio jaso dituzte eta osasun zerbitzuek artatu behar izan dituzte.
Ertzaintzak ustezko erasotzailea aurkitzea lortu du eta atxilo eraman du. 43 urte ditu eta hainbat aurrekari.