Gizartea -
Landetabidea kalea
Sute batek bi zauritu utzi ditu Bilbon
Bikote bat Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute kea arnastu ondoren. Sutea bi solairuko etxebizitza batean gertatu da, Landetabidea kalean.
E. Lotina | eitb.eus
Sutea izan da goizaldean, Bilboko Landetabidea kalean, eta bikote bat Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute kea arnastu ondoren, Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.
Suaren abisua 04:30 aldera jaso du larrialdi zerbitzuak. Sutea bi solairuko etxebizitza batean hasi da, baina sugarrek lehen solairuari bakarrik egin diote kalte. Bi familia bizi dira bertan.
Solairu berean bizi den beste familia etxebizitzatik atera behar izan dute.
Bilboko Udalak bere gain hartu du bizilagunei ostatu emateko ardura, iturri horien arabera.
Suhiltzaileek 05:00ak aldera amatatu dute sutea, eta ikerketa hasi dute, sua zerk piztu duen argitzeko.