Gizartea -

Nafarroan

Gizon bat larriki zauritu da Arga ibaira erorita Garesen

Zauritutako gizona trabaz betetako toki batera erori da eta erreskate lanak bereziki zailak izan dira.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

46 urteko gizon bat larriki zauritu da Garesen bost metroko mendoitz batetik Arga ibaira erori eta gero.

Nafarroako Gobernuaren arabera, zauritutako gizona trabaz betetako toki batera erori da, eta erreskate lanak “bereziki zailak” izan dira; izan ere, arroka artera erori da, eta hanka bat hautsi eta kolpe handia hartu du buruan.

Nafarroako larrialdi zerbitzuek mediku talde bat, Lizarrako suhiltzaileak, bi helikoptero, Guardia Zibila eta anbulantzia bat mobilizatu behar izan ditu erreskatea bideratzeko.

Zauritua helikopteroz eraman dute Nafarroako Ospitalera, eta larri dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Ibaiak