Gizartea -
Autobus gehiago
Lurraldebusek 'Donostia - Loiuko Aireportua' linea indartuko du
Donostia eta Loiuko aireportua lotzen duen autobus linearen maiztasuna 30 minutukoa izango da, noranzko bietan.
agentziak | erredakzioa
Lurraldebusek Donostia eta Loiuko aireportuaren arteko linea indartuko du. Gipuzkoako Foru Aldundiko mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Sailaren arabera, autobusen zerbitzua bikoiztu egingo da.
Marisol Garmendia diputatuak esan duenez, uda sasoian dagoen eskariari erantzuteko indartu dute zerbitzua, izan ere, bai gipuzkoar asko, bai bisitari asko, aireportuaren bitartez sartzen dira Gipuzkoan.
Bestalde, makina berri bat ere jarriko dute eskudiruz edo txartelarekin billeteak errazago erosteko.
ORDUTEGIA:
Donostia eta Loiuko aireportua lotzen duen autobus linearen maiztasuna 30 minutukoa izango da, noranzko bietan.
-Donostia-Zarautz-Loiuko Aireportua
Goizaldeko 04:30tik gaueko 21:30ra arte, 30 minuturo
-Loiuko Aireportua-Zarautz-Donostia
Goizeko 6:15tik gaueko 23:45ra arte, 30 minuturo